XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, eta erabat nagusituz, erdarak betetzen ditu zerbitzu publikoetako zereginak.

Halaere esan behar zerbitzua mintzatuz eskaintzen denean euskara, idatziz eskeintzen denean baino gehiago erabiltzen dela.

Horrela, funtzionari euskaldunetatik euskara idatziz normalki erabiltzen dutenak %7 besterik ez dira.

Sailka begiratzen baditugu datuak, berriz, bi talde bakarrik agertzen dira bataz besteko orokorraren gainetik euskara mintzatuaren erabilpena eta euskara idatziaren erabilpenean.

Eta hauek, hain zuzen ere, bai lankide artean, bai herritarrekiko harremanetan euskara gehiena erabiltzen zuten sail berberak dira, eta berriro ere aipatu beharko ditugu: Kultura, Hezkuntza, Kirolak eta Turismo saila, eta Zerbitzu Orokorrak, Antolakuntza, Plangintza eta Pertsonal saila dira, orden honetan.

Esan bezala, bai euskararen erabilpen mintzatua, nola idatzia begiratuz sail hauek bakarrik iristen dira, eta erraztasunez gainditzen dute, bataz besteko orokorra.

Euskara mintzatuaren bataz bestekoa %32 den artean, sail hauetan %62-43 aurkitzen ditugu.

Euskara idatziaren bataz bestekoaren kasuan, are nabariagoa da diferentzia hau; horrela, portzentaia orokorra %7 den artean, sail hauetan %41-%10 da.

Euskararen erabilpen mintzatuari dagokionez, goraxeago aipatutako bi sail horiek bakarrik iristen dira bataz bestekora.

Gainerako sailetan oso azpitik agertzen da erabilpena.

Kasurik larrienetakoa Nekazaritza eta Arrantzua sailean ematen da, non %3k bakarrik mintzatzen duen euskara, eta beste guztiak gazteleraz, %97.

Kasu honetan ere, berdin atalak ez du inolako pisurik, Ingurunea, Urak eta Saneamendua sailean izan ez ezik, (...).